XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oilarren antzetako gangartzat bat zeukan, gainera, burutik bizkarrera.

Taberna barnean emakume lodi eta bibotedun batek egin zidan ongi etorria zerbait hartu nahi ote nuen galdetuz.

Leihatila estu baten argitara hiru gizonezko zeuden patxadan bilduta.

Gasolio upel huts eta herdoildu baten gainean, domino antzeko joko baten piezak zeuzkaten bilduta.

Ezkerreko aldean, bazter ilun eta freskoenean, gizon oso zahar bat zegoen erdi lotan sonbreru zuri baten azpian.

Laurogei urtetik gora bota nion nik lehenengo begiratuan.

Hautsez betetako plastikozko lore hori eta zatar batzuek edertu nahi zuten mahaian eseri nintzen, bertan zeuden botila huts batzuk baztertu ondoren.

Kafearekin batera erdilotan egondako agurea etorri zitzaidan, neure mahai berean esertzeko baimena eskatuz.

Baietz esan nion nik, bai bainekien kafea hartu eta ziztu bizian irtengo nintzela handik errepidera (...)